Ekialde hurbila

Israelgo Armadak Hamaseko buruzagi bat atxilotu du

Ibrahim Hammad Zisjordaniako Hamaseko buruari 55 lagunen heriotza eragin zuten eraso suizidak antolatzea leporatzen diote. Israelgo Armadako irrati emandegiak jakinarazi duenez gaur atxilotu dute Ramalan. Bien bitartean, PANeko lehen ministro Ismail Haniak baretzeko eskatu die bai Hamaseko kideei baita Al Fatako kideei ere.

2006ko maiatzaren 23a
13:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Israelek zortzi urte zeramatzan Ibrahim Hammad Hamaseko buruzagia atxilotu nahian, gaizkile garrantzitsuenen zerrendan zegoen. Mahmud Abbas PANeko presidentearen etxetik hurbil atxilotu dute gaur. Preso hartu duten unean, Hammadek ez du inolako oztoporik jarri. Israelgo Armadako soldaduek biluzarazi egin dute Hamaseko burua, antza, gainean lehergailuak izan zitzakeelako susmoa zutelako.

Atxiloketa gertatu eta ordu batzuk geroago Ismail Hania PANeko lehen ministroak palestinarren arteko gerra zibila ekiditeko konpromisoa hartu du. Hori dela eta lasaitzeko deia egin die Haniak bi aldeetako jarraitzaileei eta ziur da krisia gainditu ahal izango dutela: "Palestinarren hiztegian egon behar ez lukeen hitza da 'gerra zibila'. Ziurtatu dezaket istilu hauek gaindituko direla".

Izan ere, atzo bertan Hamasen eta Al Fataren artean liskar ugari eta bortitzak izan ziren. Liskartsua izan zen eguna Gazan (Palestina), enfrentamendu gogorrak izan ziren eta ondorioz pertsona bat hil eta sei zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.