Abiadura handiko trenaren (AHT) aurka eginez ostegunean Itsasondoko meategietan sartu eta kateatu ziren lau ekintzaileak "oso egoera larrian" daudela esan dute gaur haien lagunek. Lauren biziak "arriskuan" daudela ohartarazi dute.
Nahiz eta ekintzaileak meategietan dauden, bertako ohiko leherketek aurrera jarraitu dute. "Gainera, Ertzaintzak ganorazko bilaketarik egin ez duenez, gaur guk geuk bilatze lanak egitea erabaki dugu, eta komunikazio zuzena eduki ahal izan dugu haiekin. Horrek kokapen zehatza jakiteko aukera eman digu", adierazi dute arratsaldean ekintzaileen lagunek. "Aldi berean, haien egoeraren berri jaso dugu: ezingo dute luzaroan bertan iraun euren osasunarentzat larriak izango diren ondorioak pairatu gabe".
AHTaren "inposaketari gogoz erantzun dio gizarteak azkenaldian, baina botereak entzungor egiten du eta egoera gogortzen ari da". Hori dela-eta, "desobedentzia zibila eta ekintza zuzena dira obrak gelditzeko bide bakarra".
azpiegiturak
Itsasondoko meategietan dauden AHTaren aurkako ekintzaileak "egoera larrian" daudela ohartarazi dute
Haien lagun batzuk barrura sartu dira. Ekintzaileekin hitz egiteko moduan izan dira eta kokapen zehatzaren berri izan dute. Ekintzaileak ostegunetik daude meategietan kateatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu