Itunpekoetako gurasoek protesta egingo dute

2019ko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko eskola erlijiosoetako guraso elkarteek manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon, 18:00etan. Sindikatuen eta patronalen arteko desadostasunak salatuko dituzte. Lan gatazka betean dira ikastetxe horietan, eta datorren asterako greba gehiago antolatu dituzte; aurrerabiderik ez bada, maiatzean ere izango dira grebak. Hogei greba egun baino gehiago daramatzate. Sindikatuek eta Kristau Eskolak bilera izan zuten astelehenean, baina ez zuten akordiorik egin.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak patronalari eta sindikatuei eskatu die onar dezatela gobernuaren laguntza, modu horretan akordio batera iritsi ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.