gizartea

Itzali dute ibilgailuak birziklatzeko Bilboko planta batean izandako sutea

San Inazio auzoko Elorrieta ibilgailuen lekua kixkalita geratu da.

2010eko ekainaren 9a
13:03
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bilboko San Inazio auzoko Elorrieta ibilgailuak birziklatzeko plantak su hartu du 10:50ean, dirudienez, langile batzuk lanean ari zirela txispek inguruan zen erregaia bizitu dutenean. Suhiltzaileek itzaltzea lortu arren, planta kixkalita geratu da. Suteak izugarrizko kea eragin du.

Inguruan etxebizitzez gain, enpresak daude, eta baita Bizkai Bus autobusetako kotxetegia ere. Hala ere, ez da ezer gertatu inguruan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA