Itziar Moreno eta Oier Gomez inputatu, eta espetxeratu egin dituzte

Agentziak
Paris
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itziar Moreno eta Oier Gomez ustezko etakideak inputatu, eta espetxeratzeko agindua eman zuen herenegun Parisko epaile batek. Joan zen igandean atxilotu zituzten biak, Frantziako Creuse departamenduan. Polizia kontrol batetik ihes egitea eta jendarme baten kontra tiro egitea egotzi die epaileak. Larunbatean gertatu zen hori, bi ustezko etakideak atxilotu bezperan. Jendarmea hiltzen saiatzea egotzi diete biei.

Horrez gain, Gregorio Jimenez Morales ustezko etakidea Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki du Paueko Apelazio auzitegiak. Joan den martxoan atxilotu zuten Jimenez, Auzitegi Nazionalaren euroagindu bat tarteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.