'18/98 auziko' epaiketa

Itzultzaileak etorri ez direnez, bihar arte atzeratu dute epaiketa

16:30etan zen hastekoa '18/98 auziko' epaiketako gaurko saioa, baina ez dute batere saiorik egin azkenean. Auzipetuak apur bat beranduago iritsi dira, baina itzultzaileak ez dira agertu ere egin. Beraz, auzi saioa bihar arte atzeratzea erabaki dute. Bestalde, auzipetuei elkartasuna adieraztera joan direnek ezustekoa aurkitu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak Madrilgo Casa de Campon duen egoitzaren atarian: ultraeskuindar talde bat elkarretaratzea egiten ari baita, Espainiako bandera handi batean =iEz ahaztu ez barkatu, ETAko kideak hormara=i leloa jarrita. Defentsako abokatuak, auzipetuak eta elkartasuna azaltzera joan direnak oihuka hartu dituzte, eta tentsio uneak izan dira.

2005eko abenduaren 12a
19:09
Entzun
Epaimahaiak jakinarazi duenez, itzultzaileen bila ibili dira arratsalde osoan zehar, baina ez dute lortu haiekin hitz egiterik. Beraiei zuzenean deituta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko bideak erabiliz, eta familia eta lagunen bitartez haiek lokalizatu nahian ibili dela azaldu dute, baina ez dela posible izan. Beraz, bihar eguerdiko hamabietan jarraituko dute epaiketarekin.

Epaimahaikoek esan dutenez ez dakite zergatik ez diren azaldu itzultzaileak. Izan ere, saioa gaur zela bazekitela azpimarratu dute.

Bihar jarraituko dute, beraz epaiketarekin. Aurreikuspenen arabera, Jexux Mari Zalakain Egin atalean auzipetua izango da deklaratzen lehena, eta ondoren, atal bereko beste auzipetuek jarraituko dute. Besteak beste, Javier Salutregi 'Egin' egunkariko zuzendari zenak eta Xabier Alegriak deklaratuko dute gaur.

Egin-en atalean auzipetuen aurka egin ditu Fiskaltzak zigor eskaerarik handienak; esate baterako, Jexux Mari Zalakainen aurka 48 urteko espetxe zigorra eskatu dute, eta 51 urtekoa Xabier Alegriaren kontra.

Hain justu, 18/98 sumario handian bildu dituzten atal diferenteen arteko lotura lanak egitea egozten diote Alegriari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.