Orain dela bi aste Itsasondon eta Legorretan (Gipuzkoa) bezala, gaur Iurretan (Bizkaia) ere ezin izan dute Abiadura Handiko Trena (AHT) egin ahal izateko lurren desjabetze ekitaldia egin, jendea egitasmoaren aurkako protestan ari zelako. AHT Gelditu! Elkarlanak esan duenez, 40 bat lagun elkartu dira protestan.
Tren azpiegituren administradoreak utzi du bertan behera desjabetze ekitaldia, "terrenoak gaizki neurtuak" zeudelako.
Bihar Durangon (Bizkaia) dira ekitaldi hori egitekoak, udaletxean, eta AHT Gelditu! Elkarlanak hango eta Iurretako ikastetxeetarako geldialdia du deitua, eta 12:00etatik Iurretan manifestazioa egingo dte. 17:00etan, berriz, Durangoko udaletxe aurrean elkarretaratzea.
Uztailean hasi zituzten Bizkaian AHTren Abadiño-Durango zatiko obrak.
Azpiegiturak