Izpurako itxialdia egin zuten Segiko zortzi kideak, gogoan

Izpurako itxialdiko Segiko kideak. GAIZKA IROZ.
2011ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Otsailaren 22an agertu ziren Nafarroa Beherean 2010eko urritik Espainiako Poliziatik ihesi zebiltzan Segiko zortzi kideak. Izpuran astebeteko itxialdia eginen zutela jakinarazi zuten Beñat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernazek. Haien kontrako euroaginduak Espainiak torturaren bidez lorturiko aitormenetan oinarritzen zirela salatu zuten. Frantziako Poliziak itxialdia bukatu bezain laster atxilotu zituen. Poliziak indarra baliatu zuen gazteak atxilotzeko; Endika Perezen kasuan, prentsaurreko batetik itzultzean atxilotu zuten, hura babesten zuten hautetsien autoko berinak hautsiz. Atzo gogoan izan zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.