«Ezker alternatibo, plural eta askotarikoa batzeko» helburuarekin Izquierda Abierta alderdia sortu dute IUren barruan. Atzo aurkeztu zuten alderdia, Bilbon, eta azpimarratu zuten alderdi berria sortu arren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erreferentzia EB izango dela. IUren barruan onartzeko eskaera egina daukate.
Montse Muñoz IUko instituzio arduradunak eta Luis Garcia Motero idazleak aurkeztu zuten alderdia, EBren egoitzan. Ehun bat lagun joan ziren, haien artean Jose Navas, Javier Madrazo eta Kontxi Bilbao. Gaspar Llamazares da sustatzaileetako bat.
Ezkerraren eremuan elkarrizketa falta dela esan zuten aurkezpenean, eta «protagonismo gehiegi» dagoela. Gizartea «momentu zaila» igarotzen ari dela azpimarratu dute. Langileek ezkerreko erreferente «plural, indartsu eta askotarikoa» behar dutelakoan daude, eta, horregatik, «indarrak batzea» ezinbestekoa dela diote, horretarako sortu direla.
Alderdia aurkeztu bezain pronto bistaratu ziren IUren barruko liskarrak. Cayo Lara alderdiko koordinatzaile orokorrak esan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erreferente ez dela EB izango, baizik eta Ezker Anitza Mikel Aranak sustatutakoa izango dela «erreferente bakar».
Izquierda Abierta sortu dute «ezkerra batzeko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu