sutea

Izurtzan etxe bat erre da, eta bi lagun hil dira

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Izurtzan (Bizkaia) etxebizitza batek su hartu du, eta bertan bizi ziren bi gazte hil eta beste bi zauritu egin dira. Elizalde auzoko hiru solairuko etxe baten goreneko etxebizitza erre da.

2004ko abenduaren 27a
14:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxean zeuden lau lagunak 22 eta 25 urte bitartekoak ziren. Sutea zerk eragin duen aztertzen ari dira orain Ertzaintza, baina etxeko berogailu batean sortu zela uste dute..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.