MUSIKA

Jack Bruce Cream hirukoteko baxu jotzaile eta abeslaria zena hil da

Eric Clapton (gitarra eta ahotsa) eta Ginger Bakerrekin (bateria) osatu zuen taldeak lau disko arrakastatsu osatu zituen 1966 eta 1969 artean. Gibeleko gaixotasun batek jota hil da. 71 urte zituen.

Jack Bruce kontzertu batean, iazko otsailean. EFE
Igor Susaeta.
2014ko urriaren 25a
08:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Hark kantatu zituen, esaterako, I feel free, Politician, eta White Room kantu ezagunak. Ingalaterrako taldeak Fresh Cream (1966), Disraeli Gears (1967), Wheels of Fire (1968) eta Goodbye (1969) lanak ondu zituen, Bruce eta Bakerren arteko harreman txarra zela-eta 1970ean banandu baino aurretik —gero, baina beste pare bat aldiz batu ziren kontzertu batzuk emateko, 1973an, eta 2005ean—. Bluesa, hard rocka eta psikodelia lantzen zituzten pop ukituekin, eta haien lanen 15 milioo kopia baino gehiago saldu zituzten. Black Sabbath, ZZ Top, Pink Floyd, Rush, Van Halen, AC/DC, Kiss, Judas Priest, The Police, Led Zeppelin, Queen, Scorpions, Aerosmith eta Deep Purple-ko kideek, besteak beste, adierazi izan dute Creamen iturritik edan izan dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.