Jaengo kartzelan (Espainia) dauzkaten euskal presoek gose greba utzi dutela jakinarazi du gaur AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Aurrera begira zer egin hausnartuko dute eta espetxeko zuzendariarekin arazoak konpontzen saiatuko dira". Azkeneko hamazazpi egunetan egon dira barauan, "komunikaziorako eskubidearen eta oinarrizko bizi baldintza duinen alde".
AAMk dio hango euskal presoek zazpi hilabete baino gehiago daramatzela aurrez aurreko bisitarik gabe, eta espetxezainen aldetik senideek jasaten dituzten miaketak "umilagarriak" direla. Hilabeteotan neurri horien kontrako ekimenak egin dituzte: itxialdi luzeak, protestak, komunikazio grebak...
euskal presoak