Jai gunera joateko, Bilbobuseko bidaia txartelak doan
Urtero bezala, eskola publikoaren aldeko jaira joateko garraio publikoa erabiltzeko deia egin du EHIGEk. «Bilbon izanda, gainera, ez dago aitzakiarik». Eskaera horri indarra emateko, Bilbobuseko bidaia txartel bereziak doan banatu dituzte Bilboko ikastetxeetan. Herrietatik antolatu diren autobusetan datozenei, berriz, Hurtado Ametzagan edo udaletxe ondoan jaisteko eskatu diete. Autobusek Zorrotzaurren izango dute aparkalekua.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu