Jai herrikoien egoerari buruzko hausnarketa egiteko asmoz, Euskal Herriko hainbat festa batzordek eta kultur elkartek maiatzaren 22an biltzarra egingo dute Bilbon, Capitola zinema aretoetan. Aurreneko kongresua izango da, eta Jai herrikoiak bultzatuz lelopean idatzia zabaldu dute eragileen artean.
Gogoetaren sustatzaileak Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Iruñeko Gora Iruñea elkarteak dira, eta atxikimendu ugari jaso dute.
"Jai herrikoei begirunea merezi dute, baina azkenaldian administrazioen aldetik presioak eta debekuak jasaten ari dira: Bilboko konpartsa batzuei zigorrak jarri dizkiete, Iruñeko festetako debekuak, diru laguntzen murrizketak, Gernikako azken jaietako eragozpenak...", diote. Egoerari buelta eman nahi diote. "Euskal Herri osoak bere jaien alde egingo duela uste dugu".
festak
Jai herrikoien aldeko biltzarra egingo dute hilaren 22an, Bilbon
Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Gora Iruñea dira sustatzaileak. Kezkatuta daude "administrazioen azkenaldiko presio eta debekuengatik". Lehen kongresua izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu