kioskoa

'Jainko txiki eta jostalari hura' dokumentala aurkeztuko dute gaur

Bilbon izango da ekitaldia, Campos Eliseos antzokian. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalek 2013ko amaieran kaleratu zuten disko liburuan oinarrituriko dokumentala BERRIArekin eskura daiteke. Bideoa: 'Zubiaren erdian' abestia ('Jainko txiki eta jostalari hura'-Elkar). [youtube]http://youtu.be/0Ox-3yNhwxU[/youtube]

2014ko urriaren 22a
21:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Jainko txiki eta jostalari hura disko liburuan oinarritutako DVDa, Dokumentala-New York-Zuzenean, urriaren 26a baino lehen lor daiteke BERRIArekin. Zortzi euroko salneurria du —sei euro BERRIAlagunentzat—, eta 943-30 43 45 telefono zenbakira deituta eros daiteke. BERRIAlagunek BERRIAren kioskoan ere eska dezakete, promozioen atalean. Disko liburua ere salgai dago, 16 euroren truke; DVDa opari izango dute horiek.

Dokumentala gaur aurkeztuko dute, Bilbon (Campos Eliseos antzokian, Kupula aretoan, 20:00etan). Beste hainbat emanaldi ere izango dira:

-Urriak 29: Baionan, Euskal Museoan, 18:00etan
-Azaroak 12: Iruñean, Katakraken, 19:00etan
-Azaroak 19: Gasteizen, Aldabe gizarte etxean, 19:00etan
-Azaroak 26: Donostian, Aquariumean, 19:00etan

Horiez gain, kontzertu bat ere eskainiko dute protagonistek, Joxan Lizarribar BERRIA Taldeko presidente zena gogoan. Abenduaren 19an izango da, Andoaingo Bastero kulturgunean, 20:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.