Azterketa nola egin, jarraibide batzuk bidali ditu Nafarroako Gobernuak ikastetxeetara. Hona departamentuak jarritako arau nagusiak:
Azterketen egutegia
Astelehena, 4. Irakurmena.
Asteartea, 5. Idazkuntza.
Asteazkena, 6. Matematika.
Osteguna, 7. Ingelesa.
Berrikuntza batzuk
Indize sozioekonomikoa. Ikasleen emaitzak testuinguruan jartzeko, bakoitzaren ISEK indize sozioekonomiko eta kulturala kalkulatzen dute. Galdetegi baten bidez egin dute hori diagnostiko ebaluazioetan. Orain, ez: aurreko urteetako datuak hartuko dituzte aintzat.
Euskara. D ereduko gaztetxoekez dute gaztelaniazko gaitasuna neurtzeko probarik izango; B ereduko ikasleen kasuan, eskolak erabakiko du zein hizkuntzatan egin.
Ingelesa. Ikasle guztiek egingo dituzte idatzizko azterketa bat ingeles maila neurtzeko. PAI Ingelesez Ikasteko Programan ari diren ikasleek beste proba bat ere izango dute: ahozkoa. Eskolatik kanpoko irakasleek aztertuko dituzte.
Irakasleentzako oharrak
Garrantziaz ohartaraztea ikasleei. Hau agindu diete maisu-maistrei: «Aplikatzaileak ikasleei jakinaraziko die proba oso garrantzitsua dela, haiek bezala Lehen Hezkuntzako 3. ikasmailan dauden Nafarroako ikasle guztiak egiten ari direla. Ahalik eta hobekien egiten saiatu behar dutela, tutoreak gurasoei emaitza ekainean jakinaraziko diela, eta abar».
Laguntzarik ez. «Behin proba hasita, aplikatzaileak ez du inongo argibiderik edo erantzun berririk emanen, eta probaren edukiari buruzko galderarik egiten badiote, galdera berriz ere irakurtzekoedo ondoko galderara pasatzeko gomendioa eginen die».
JARRAIBIDEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu