sansebastianak

Jaso du Xabi Alonsok Donostiako Urrezko Danborra

2011ko urtarrilaren 19a
22:30
Entzun
Gaur arratsaldean jaso du Xabi Alonso futbolariak Donostiako Urrezko Danborra, udaletxean, eta oso gustura azaldu da horregatik. "Esker hitzak baino ez ditut, eta harrotasun puntu bat ere bai. Txikitatik danborrada bizi eta sentitzen duenak badaki zer garrantzitsua den Urrezko Danborra, eta zer berezia den San Sebastian eguna. Jaso dudan saririk berezienetakoa da".

Urrezko Danborra San Sebastian egunez eman ohi du Udalak -biharko egunez, alegia-, baina Alonsok bihar Espainiako Kopako partida izango du -Atletico Madril-Real Madril-, eta ekitaldia aurreratu egin behar izan dute. Jokalariak ez du arazorik izan gaur Donostiara etortzeko baimena lortzeko. "Erraztasunak jarri dizkidate klubean, bai presidenteak eta bai entrenatzaileak".

Alonsoren ibilbidearen berri eman dute ekitaldian bideo batean -18:00etan hasi da-, Odon Elorza alkateak haren "pasioa" azpimarratu du, Donostiako Martxa jo du danbor talde batek... Jokalariak bere familia ondoan izan du uneoro.

BERRIAk Alonsoren elkarrizketa argitaratu du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.