poliTIKA

Jauregi: "NaBaiko zerrendak kutsatuko lituzke Batasunak"

Ezker abertzaleak Aralarri eta EAri Nafarroan elkarrekin aurkezteko egindako proposamenaz hitz egin du Espainiako Presidentzia ministroak.

2010eko azaroaren 16a
15:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Ramon Jauregi Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroaren ustez, "Batasuna" 2011ko maiatzeko hauteskundeetaako Nafarroa Bai koalizioan sartuko balitz, honen "zerrendak kutsatuko lituzke seguruenik". "Baina ez dakit NaBaik onartuko duen Batasuna. Hau han sartzen bada, aztertu egin beharko da", esan du Jauregik. Senatuan egin ditu adierazpenok, kazetariek galdetuta. Espainiako Estatuan legez kanpoko alderdi politikoa da Batasuna.

Ezker abertzaleak datorren urteko bozetarako Nafarroan elkarrekin aurkezteko proposamena egin zien Aralarri eta EAri igandean, herrialdean "aldaketa politikoa eta soziala lortzeko". Aralarrek eta EAk atzo zioten euren apustua NaBai dela, baina jarrera irekia agertu dute ezker abertzalearekiko.

Oraingoz, Aralar, EA eta EAJk osatuko dute 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako NaBai koalizioa. Batzarrek haiekin ez aurkeztea erabaki berri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.