Beraien proposamena 'Ibarretxeren proposamenaren' alternatiba izatea nahi du PSE-EEk. Orain Estatutu Berrirako proposamena Legebiltzarrean ez eztabaidatze arrazoia zera dela esan du: "gure proposamenaren filosofia, denek eztabaida egitea da". Bere ustetan, 'Ibarretxeren panak' ez du hori posible egiten. Horregaitik, ponentzia irekiko dute proposamenarekin, maiatzeko hauteskundeen ondoren, "denok balditza berdinetan eztabaidatu dezagun".
Beraien propasamenak, "Espainiako testuingurua" kontutan hartuko duela azpimarratu du, eta "ondo egindako proposamena" izatea nahi dutela.
PSE-EEk proposatzen duena "egungo estatutik zintzilik dagoena lortzeko" izango dela azpimarratu du Jauregik. Alegia, Gernikako estatutuan jaso arren, eskuratu gabe dauden eskumenak eskuratzeko. Horretaz gain, autogobernuan ere sakondu nahi dutela esan du.
Zentzu horretan, Espainiako Senatuaren aldaketak ondorio handiak ekarriko dituela aurreratu du Jauregik.
Politika