Politika

Jaurlaritza hasi da galdeketari buruzko 800.000 boto paper eta eskuorri etxeetara igortzen

Kanpaina hasi berri du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak herri kontsultaren legea behin-behinean geratu duen arren.

2008ko uztailaren 19a
18:01
Entzun
Nahiz eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galdeketaz Espainiako Gobernuak sartutako helegitea tramiterako onartu eta legea behin-behinean geratu duen, Eusko Jaurlaritzak kontsulta buruzko kanpaina hasi du, iragarria zuen bezala. 5,1 milioi euro bideratuko ditu horretara.

Azkeneko orduetan hasi dira heltzen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetara boto paperak -800.000-, eta eskuorriak ere bai, beste hainbeste, informazioa emanez. Herritarrei, galderak leitzeko, 45 segundo hartzeko eskatzen die, Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko presidenteak gaur berretsi duen bezala. "Horretaz gain, zer egin nahi dugun azaltzen da bertan, gizarteari bultzada eman nahi diogu, eta herritarren esku geratuko dela Euskadiren etorkizuna", adierazi du Ortuzarrek Sukarrietan (Bizkaia).

PSE-EEk salatu egin du kanpaina, "diru publikoarekin egindakoa delako".

Auzitegi Konstituzionalak bost hilabeteko epea du helegiteaz erabakia hartzeko, baina Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eskatu dio irailaren 15erako hartzeko erabakia, Jaurlaritzak orduan deitu nahi baitu kontsulta, urriaren 25ean egiteko, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, indarkeriaren bukaera elkarrizketatuaz eta alderdi politikoen akordioaz. "Ez badu irailaren 15erako erabakitzen, autogobernuari kalte konponezina egingo dio”.

Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartu zuen aipatutako legea, eta horren helburua EAEn erreferenduma egitea dela uste du Espainiako Gobernuak. Espainiako Konstituzioak erreferendumak egiteko eskumena “Espainiako nazioari” ematen diola ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.