Jaurlaritzak AHTaren proiektuarekin aurrera jarraitzen du, Ezkio-Itsaso-Beasain ibilbidearen lehiaketa eskaintza bideratu baitu gaur. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak lan publikoan murrizketak iragarri zituen, eta Jose Blanco Espainiako Suatapen ministroakobra guztien gutxienezko urtebeteko atzerapena. Hala ere, abiadura handiko trenaren proiektuak "lehentasuna" izango zuela esan zuen.
Hain zuzen, Ezkiotik Irunerako ibilbidearen finantzaketa Eusko Jaurlaritzaren esku geratzeko hitzarmena du Espainiako Gobernuarekin, eta diru hori kupoaren bidez itzultzekotan da Espainiako Gobernua Jaurlaritzari.
Gainerakoan, Espainiako Gobernuak neurriak iragarri baino lehenago obrak geldituta daudela salatu zuen Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak. «AHTaren hainbat inbertsio gelditu egin dira, eta hainbat enpresaburu, une honetan, lanekin jarraitu ezinik dabiltza, Estatuak ez duelako dirurik eurei ordaintzeko».
azpiegiturak