Energia

Jaurlaritzak "aukeratzat" jo du Bizkaiko golkoan hidrokarburoak bilatzeko asmoa

Gaviota ustiaketa eremuaren aurrekari “positiboa” dagoela azaldu du Ekonomiaren Garapen Sailak, eta zehaztu du Jaurlaritzak ez duela eskumenik gai horretan.

Gaviota itsas plataforma, Bermeon. MARISOL RAMIREZ, ARP
2014ko urriaren 2a
14:45
Entzun

Eusko Jaurlaritzakuste du Shell Upstream Spain BV eta Capricorn Spain Limited enpresek Euskal Herriko kostaldearen aurrean egin nahi dituzten ikerketa zundaketak “aukera” bat direla. Egitasmo horiek “lana, industria jarduera eta ongizatea” ekar dezaketela gaineratu du.

Itsasoan hidrokarburoak ote dauden ikertzeko egitasmoak “oso ohikoak” direla azaldu du. Ildo horretan gogorarazi du Bermeotik gertu, Gaviota ustiaketa eremuan, gasa erauzteko azpiegitura egon zela, eta ez zuela “eragin kaltegarririk” izan.

Bestetik, LABek kezkagarritzat jo du bi enpresa horiek Bizkaiko golkoan hidrokarburoak ote dauden ikertzeko egin duten eskaera. “Madrilen erabakiak hartzen dira, gure herriko sektore desberdinekin hitz egin edo eztabaidatu gabe eta denon artean behar dugun eredu energetikoa argitu gabe”.

Ezker Anitzak egitasmoa “albiste txarra” dela jakinarazi du, eta horren aurka agertu da. Administrazioak multinazionalen interesak lehenesten dituela uste du, kostaldearen eta natura eremuen kaltetan. Halaber, egitasmo hori egin ez dadin “behar beste neurri” hartzeko galdegin die “fronte politiko eta sozialei".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.