Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "erabat" ukatu du Konradro Mugertza Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea Bakerako Plana dela-eta berekin izan dituen desadostasunengatik kenduko dutela kargutik.Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak ez duela konfiantza faltarik adierazi du Jaurlaritzak. Aldaketa naturala dela azaldu du, eta Mugertzari bere lana egiten utzi zaiola.
Jaurlaritzaren hezkuntza arloko Indarkeriari Legitimazioa Kentzea eta Bizikidetza Demokratikorako Planak hezkuntza eragileen kritikak jaso ditu oinarri pedagogikorik ez duela uste dutelako,eta hori gauzatu ahal izateko autonomia eskatu du Euskadiko Eskola Kontseiluak. Eskola Kontseiluak indarkeriaren biktima guztiekiko elkartasuna adierazi du, eta uste du horien testigantza "baliabide pedagogiko baliagarria" izango dela, "pluraltasuna eta irizpide pedagogikoak" sustatzen badira. Planak ETAren indarkeria ardatz izango duela adierazi du Jaurlaritzak. "Indarkeria terroristaren deslegitimizazioa" eta "indarkeria mota horren biktimekiko enpatia" lortzea du helburu.
Politikarien artean egon diren "desadostasunak" azpimarratu ditu Mugertzak, eta esan duenez "beharrezkoa da akordio handia" lortzea, "hezkuntzarako oso gai garrantzitsua baita".
Datorren ikasturtetik aurrera hasiko da plana ikastetxeetan, eta Hiritartasunerako Hezkuntza irakasgaia erabiliko dute horretarako. Jaurlaritzaren planak eskolak kontuan izan ditzala eskatu du Mugertzak, orain arteko funtzioa nahikoa ez dela izan uste baitu.
Ikastolek eta ELA, LAB eta EILAS sindikatuek plana baztertu dute, aurreko egunetan jakinarazi dutenez.
Datorren ikasturtetik aurrera hasiko da plana ikastetxeetan, eta Hiritartasunerako Hezkuntza irakasgaia erabiliko dute horretarako. Ikastolek eta ELA, LAB eta EILAS sindikatuek plana baztertu dute, aurreko egunetan jakinarazi dutenez.
BERRIAk ia duela hilabete argitaratu zuen Mugertzak Kontseilua utziko duela.
hezkuntza
Jaurlaritzak dio Mugertza ez duela kenduko Bakerako Planarekiko duen desadostasunengatik
"Erabat" ezeztatu du Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Konrado Mugertza Euskadiko Eskola Kontseiluko buruarekiko desadostasunak dituztela Bakerako Plana dela-eta. Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak ez duela konfiantza faltarik adierazi du Jaurlaritzak. Aldaketa naturala dela azaldu du, eta Mugertzari bere lana egiten utzi zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu