Jaurlaritzak Estatutua gauzatzeko autonomia duela dio Aresek

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek osatutako Elkarlanerako Batzordea Gernikako Estatutuaren eskuduntzen transferentzia gauzatzeko urratsak aztertzeko bildu ziren atzo. Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua eta Manuel Chaves Lurralde Politiketarako Espainiako ministroa izan ziren ordezkaritzetako buru, Gasteizen egindako bileran. EAJrekin negoziatu ondoren hitzartutako eskuduntzen gauzatzea uztaila baino lehen egingo dela baieztatu zuten biek, agindutakoa beteta. Hala ere, Estatutua gauzatze horretan Jaurlaritzak «autonomia osoa» duela adierazi zuten, EAJri abisu emanda.

EAJk eta PSOEk eskumenen sorta egikaritzea adostu zutenean, gauzatzea nola egin bien artean erabakiko zutela esan zuen EAJk. Gobernu sozialistetako kideek, ordea, Jaurlaritzaren «autonomia» defendatu zuten, Aresek EAJri transferentziak lortzen lagundu izana eskertu zion arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.