Unibertsitatea

Jaurlaritzak eta EHUko sindikatuek gaur hasiko dituzte negoziazioak

Irakasleen ordainsarien inguruan sortutako auzia konpontzeko lehen saioa gaur egingo dute Jaurlaritzak, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzak eta sindikatuek: Gasteizen dute gaur batzarra. Funtsean, irakasle gehienen soldatak ez direla behar adinakoak salatzen dute sindikatuek, eta lanuzteak ere egin dituzte protesta gisa.

2006ko maiatzaren 25a
18:06
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hiru greba egun egin dituzte EHUko irakasleekCCOO, ELA, LAB, EILAS, UGT eta CSIF sindikatuek deituta: lehena martxoan, eta beste biak hilaren 15 eta 16an. Irakasle gehienek behar adinako soldatarik ez dutela jasotzen iritzita, ordainsari "duinak" eskatzen dituzte. Arlo horretako langileek egin zuten bat deialdiarekin.

Maiatzek protesta egun horien ondoren negoziatzeko deia egin zieten sindikatuei Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EHUko Errekoretzak. Gaur abiatuko dituzte elkarrizketa horiek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA