Politika

Jaurlaritzak Falangeren hiru ekitaldi debekatu ditu

Eskuin muturreko elkarteak Bilbon eta Gasteizen egin nahi ditu ekimenak, hilaren 12an eta 25ean.

2008ko urriaren 8a
15:49
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Falange eskuin muturreko elkarteak urrirako deituta dituen hiru ekitaldi debekatzea erabaki du, "istiluak saihesteagatik", aurrekariak daudela-eta.

Igande honetarako Bilborako eta Gasteizerako ditu Falangek ekitaldiak deituta, Espainia ta Askatasuna leloarekin, eta hilaren 25erako Gasteizerako, Espainiaren batasuna ez da bozkatzen, ez negoziatzen leloarekin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA