Joan zen apirilean bidali zizkien gutunak euskal presoei, banan-banan, Eusko Jaurlaritzak. Eta han, espetxe onurak lortzeko legeak ematen dituen aukeren berri ematen die. Berri agentziek zabaldu dutenez, aurreneko gradutik bigarrengora eta bigarrengotik hirugarrengora pasatzeko zer egin behar den jakinarazi die gutunean.
Euskal presoek onura horien jabe egin behar luketela nabarmentzen du Jaurlaritzak, eta baita Iñigo Urkullu lehendakariak ere. Nolanahi ere, berri agentziek jakinarazi dutenez, gutun hauetan informazioa bakarrik igorri diete presoei.
Hain justu, norabide horretan bi programa eraman ditu aurrera legegintzaldi honetan Jaurlaritzak: Zuzen bidean eta Hitzeman.