EAJ, EA eta EB-IUren iduriko, Espainiako Gobernuako onartutako arau legal horiek guztiak "giza eskubideen, nazioarteko testuen, Konstituzioaren eta Europako gomendioen" kontrakoak dira. Halaber, "zigor zuzenbide demokratiko baten oinarriak" urratzen dituztela iritzi diote.
Hiru alderdi horiek aurkeztu duten ekimena aurrera ateraz gero, lege horiek Espainiako Konstituzioarekin bat datozen aztertu beharko luke Jaurlaritzak, eta ezezkoa erabakiz gero, haien aurkako helegiteak aurkeztu beharko lituzke.
Julio Medemi elkartasuna
Ekimen horrez gain, Eusko Legebiltzarrak Julio Medem zine zuzendariari, eta beren iritziengatik "kriminalizatuak" izan diren kultur arloko beste eragile batzuei elkartasuna adieraztea proposatu dute EAJk, EAk, eta EB-IUk.
Politika