Gizartea

Jaurlaritzak uste du EH Bilduren murgiltze eredua orokortzeko legea ez dela beharrezkoa

Gobernu Kontseiluaren ostean oharra kaleratu du Jaurlaritzak, EH Bilduren lege proposamena baztertzearen alde dagoela esateko.

2016ko ekainaren 21a
13:26
Entzun

Egungo eredua baztertu eta berri bat egitea proposatu du EH Bilduk. Hala, apustua egin du derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan euskararen eta gaztelaniaren erabateko ezagutza bermatuko duen murgiltze ereduaren alde. Jaurlaritzaren iritzian, baina, hori ez da beharrezkoa. Gaur egun indarrean dauden Euskal Eskola Publikoaren Legeak eta Euskararen Erabilera Arautzeko Oinarrizko Legeak euskararen erabilera ondo arautzen dutela uste du Jaurlaritzak, eta horregatik ez du beharrezko ikusten EH Bilduk proposatutako legea.

Duela 30 urte Euskararen Erabilera Arautzeko Oinarrizko Legea onartu zutenean "gizartearen gehiengoaren adostasuna" izan zela nabarmendu du Jaurlaritzak, eta lege hori aldatzekotan "ahalik eta adostasun zabalena" behar dela nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.