ekoNOMIA

Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak dio legealdi honetan egingo dutela EAEko kutxek bat

Carlos Agirreren arabera, ez dago horretarako "premia handia", baina Vital Kutxak, BBK-k eta Kutxak geldirik ezin dute egon.

2009ko abenduaren 19a
12:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du legealdi honetan (2009-2013) lortuko dutela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxek bat-egitea. "2011a baino lehen ez da izango, baina bai legealdia bukatu aurretik", esan du Agirrek gaur.

"Espainiako beste erkidego batzuetan ari dira kutxak bat egiten", dio, "baina hemen kutxak ondo doanez, ez dago premia handia ere".

Dena dela, Vital Kutxak (Araba), BBK-k (Bizkaia) eta Kutxak (Gipuzkoa) geldirik ezin dute egon, Jaurlaritzako Ekonomia sailburuaren arabera.

Iaz saiatu ziren BBK-ko eta Kutxako zuzendaritzak bi kutxen bat-egitea erdiesten, baina Gipuzkoako aurrezki kutxako batzar nagusia aurka azaldu zen. Vital Kutxako zuzendaritza ez zegoen ados hiruren bat-egitearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.