gizartea

Jaurlaritzarekin elkarlanean euskara sustatzen jarraituko duela berretsi du Catalanek

"Euskara babesteko asmoa dugu ondare kulturala aberasten duen hizkuntza delako", adierazi du Hezkuntza kontseilariak.

2009ko urriaren 7a
21:36
Entzun
Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak (UPN) Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jarraituko duela berretsi du horrela "bi eskualdeetan euskara sustatzeko lanekin jarraitzeko". Modu horretara, Migel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak pasa den uztailean sinatutako akordioa garatzen jarraitzeko asmoa duela adierazi du Catalanek. Hala ere, Hezkuntza kontseilariak ez du zehaztu zein arlotan arituko diren lanean. Bi lehendakariek sinatutako hitzarmenean, besteak beste, euskara bermatzea adostu zuten, baina betiere inposaketarik egin gabe.

Catalanek gaineratu du "euskara babesteko asmoa" duela "ondare kulturala aberasten duen hizkuntza delako". Hala ere, "Nafarroan gertatzen dena beste erkidegoekin alderatuz ezberdina" dela azaldu du Hezkuntza kontseilariak. "Hemen [Nafarroan] zonalde batzuetan euskara eta gaztelera hitz egiten da, baina beste eremu batzuetan gaztelera soilik hitz egiten da eta euskararen alde egin beharrean ingelesaren alde egiten dute".

"Nafarroako Gobernuaren helburu nagusietako bat "muga egiten duten erkidegoekin erlazio instituzionalak indartzea" izan dela nabarmendu du eta horrekin segituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.