Hauteskundeen ondorena: Araba

Javier De Andres izendatu dute ahaldun nagusi

Espero bezala joan da bozketa, sorpresarik gabe. De Andres PPko hautagaia izendatu dute ahaldun nagusi, PSE-EEren babesari esker.

2011ko uztailaren 7a
21:36
Entzun

Bilduri eta PSE-EEri bere hautagaitza babesteko eskatu die EBk, "gobernu aurrerakoia osatzeko". Ez da ezustekorik izan, eta Javier de Andres PPko hautagaia izendatu dute ahaldun nagusi.

Goizeko 09:00etan hasi da gaur Arabako Batzar Nagusietan ahaldun nagusia hautatzeko saioa, eta bozketan ezustekorik ez da izan. Nerea Galvez Ezker Batuaren hautagaiak Ezker Batuaren bi botoak beretzat izango direla aurreratu du, eta botoa eskatu die Bilduri eta PSE-EEri gobernu aurrerakoia osatzeko. 

Arratsaldean, beraz, Javier de Andres PPko hautagaia izendatu dute ahaldun nagusi kargurako, PSE-EEren babesarekin. Ezker Batuak atzo erreferendumean erabaki zuen Galvezi ematea Batzar Nagusietan dituzten bi batzarkideen botoak, eta horien babesik gabe Xabier Agirre EAJko hautagaiak ez du nahikoa izan Bildurena.

Ezker Batuko Arabako kideetatik hamarretik zortzik erabaki zuten Agirreri babesa ez ematea atzo. Agirreren ustez, EBk nahita zapuztu ditu negoziazioak, "PPrekin ezkutuko akordioa duelako". EAJ eta EB hainbat egunez aritu dira negoziatzen, baina negoziazioa herenegun blokeatu zen, fiskalitate, ekonomia eta ingurumen arloei zegozkien ataletan.

Aniztasuna foru gobernuetan

Arabako ahaldun nagusiaren aukeraketarekin maiatzaren 22an izan ziren foru hauteskundeetan hasitako hautaketa prozesua itxi da. Bizkaian Jose Luis Bilbao EAJkoak aginduko du, Gipuzkoan Martin Garitano Bildukoak eta Nafarroan Yolanda Barcina UPNkoak, PSNren babesarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.