Batasunaren kontrako operazioa

Jean Francois Lefort, Aurore Martin eta Patricia Martinon ere aske utzi dituzte

Horrenbestez, zazpi dira dagoeneko Batasunaren kontrako sarekadan atxilotu eta kargurik gabe libre utzi dituztenak, Eñaut Elosegi, Giuliano Cavaterra, Gwnaëlle Morvan eta Jokin Etxebarria bart askatu baitituzte. Guztira hamalau lagun atxilotu zituzten asteazkenean. Batasuna ilegalizatzeko laguntza eskaini dio Espainiak Frantziari. Hain zuzen ere, alderdi hori legez kanporatzeko saioa dagoela sarekadaren oinarrian salatu dute hainbat eragilek.

2008ko irailaren 26a
18:09
Entzun
Asteazken goizaldean abiatutako sarekadan atxilotutako hamalau lagunetatik zazpi aske geratu dira dagoeneko: lau bart laga dituzte libre -Eñaut Elosegi, Giuliano Cavaterra, Gwnaëlle Morvan eta Jokin Etxebarria- eta Jean Francois Lefort Lof, Aurore Martin eta Patrice Martinon gaur askatu dituzte Askatasunak baieztatu duenez. Zenbait iturrik Parisko Fiskaltzako iturrietan oinarrituta zabaldu dutenez, Antton Etxeberri ere libre utzi dute edo utziko dute. Gainerakoek Frantziako Poliziaren esku jarraitzen dute.

Frantziako Poliziak Ipar Euskal Herrian egindako operazioan Batasunarekin zerikusia duten hamalau lagun atxilotu ditu, Parisko Laurence Le Vert eta Marie-Antoinette Houyvert epaileek aginduta. Polizia iturriek egunotan zabaldu dutenez, bi auzirekin nahasten dituzte: batetik, 2006an Alain Ducasse sukaldariaren Bidarraiko jatetxe-hotelak jasan zuen erasoarekin, eta, bestetik, "mugimendu abertzalea" finantzatzeko "diru zuriketarekin".

Aldiz, Euskal Herriko hainbat eragilek Iparraldean ere Batasuna legez kanporatzeko bidearen hasiera sumatzen dute sarekadaren oinarrian, eta hala salatu zute. Hain zuzen ere, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok ilegalizazioa gauzatzeko laguntza eskaini zion atzo Frantziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.