Euskara

Jean Haritxelhar omendu du Euskaltzaindiak

Euskaltzainburu izan zen 1989tik 2005era.

2008ko urtarrilaren 24a
18:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia omendu du gaur Euskaltzaindiak, Bilboko egoitza nagusian egin duen bilkura irekian, eta haren ibilbidea gogoratu dute.



Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaio zen Haritxelhar, 1923ko maiatzaren 13an. Letretan doktorea da, eta erretiratuta dago Bordeleko (Frantzia) Unibertsitatean irakasle izatetik.

Euskaltzain oso izendatu zuten 1962ko uztailaren 27an, eta euskaltzainburu izana da. 1989an hartu zuen kargu hori, Luis Villasanteren ordez, eta Andres Urrutiak hartu zion lekukoa 2005eko hasieran. 2006ko uztailaren 20tik euskaltzain emeritua da.

Gaurko ekitaldi berean Euskararen Erakunde Publikoarekin hitzarmena sinatu du Euskaltzaindiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.