Departamenduko bozak

Jean Jacques Lasserre zentrista hautatu dute Pirinio Atlantikoetako presidente

Eskuineko 31 kontseilarik bozkatu dute Lasserreren alde; Marie-Pierre Cabanne sozialistak hogei boto jaso ditu, eta EH Baiko Alain Iriartek, bi. Boto zuri bat ere izan da.

Jean-Jacques Lasserre, gaur, Pauen. BOB EDME
2015eko apirilaren 2a
09:50
Entzun

Ez da ezusterik izan Pauen (Okzitania) egindako bozketan. Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako presidente izango da berriz. 2001etik 2008ra ere hura izan zen Pirinio Atlantikoetako burua, eta kargura itzuliko da

Eskuineko akordioak proposatzen zuen hautagaia zen Lasserre, eta eskuineko 31 kontseilarik eman diote botoa —32.ak boto zuria eman du—. Sozialisten hautagai Marie-Pierre Cabannek hogei boto lortu ditu, espero gisan. Eta Alain Iriart EH Baiko hautagaiak, bi.

Aldaketa bat ekarriko du halere Lasserren lehendakaritzak, proposamen berri batekin hartu baitu kargua. Orain arte 15 lehendakariorde zirelarik, lau baizik ez lirateke oraindik aitzina. Horien artean euskal herritar bakarra: Max Brisson (Miarritze, UMP). Beste hiru lehendakariordeak biarnesak izango dira: Denise Saint-Pe (Ortese aldeko eskuin anitza), Charles Pelanne (Ipar Ekialdeko Biarnokoa, UDI) eta Josy Poueyto (Paue 3, Modem).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.