Hilberria

Jean Michel Larrasket Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria zendu da

Baionako Unibertsitateko irakasle emeritua zen.

Jean Mihel Larrasquet, artxiboko irudi batean. BERRIA
2018ko martxoaren 19a
07:53
Entzun

Jean Michel Larrasket garapen ekonomiko eta sozialaren arloan hainbat proiekturen sustatzaile izandakoa hil da gaur goizean.

Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko presidente zen 2012ko uztailaz geroztik, eta Baionako Unibertsitateko irakasle emeritu ere bazen. Euskal Elkargoa sortu aurretik, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kide izan zen.

Enpresa ekintzailetzan, hainbat elkartetako kide eta bultzatzaile izan zen; bereziki, formazioaren alorrean. Mondragon Unibertsitateko irakasle atxikia izan zen Enpresagintza fakultatean, eta irakasle jardun zuen Bidarte eta Biarritzeko Industria Teknologia Aurreratuetako Eskolan ere. Horrez gain, Eticoop lurralde ekintzailetza sustatzeko elkartearen sortzaileetako bat izan. Elkarteak formazioa, aholkularitza eta finantzaketa eskaintzen die lurralde garapeneko proiektuei.

Eusko Ikaskuntza 100. urteurrena ospatzen ari dela zendu da elkarte horretako Ipar Euskal Herriko lehendakaria. Joan den martxoaren 15ean, Eusko Ikaskuntza sortu zuten erakundeek babesa berretsi zioten elkarteari.

Sare sozialetan hainbatek adierazi dute hark egindako lanarekiko esker ona. Horien artean, Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak: "Jean Michele Larrasqueten heriotza galera handia da Euskal Herriarentzat. Euskararekiko eta euskal kulturarekiko bere militantzia nekaezinak gure defendatzaile handienetakoa bihurtu dute. Mila esker, Jean Michele. Gure babes osoa bere familiari eta gertukoei".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.