EUSKAL HERRIA

Jendaurrean agertu da Azkuna berriro, hamar egun erietxean igaro eta gero

Bilbon egiten ari diren alkateen foroan izan da Iñaki Azkuna.

2013ko ekainaren 14a
17:04
Entzun

Hamar egun erietxean eman eta hilabete agerraldi publikorik egin gabe igaro ostean, jendaurrean azaldu da berriro Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Gurpil aulki batean eserita, Bilbon egiten ari diren alkateen foroan izan da Azkuna. Bilboko Alondegian ari dira bilkura egiten, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Espainiako printzea alboan zituela sartu da eraikinean.

Asteartean atera zen Basurtuko erietxetik, bertan hamar egun igaro ondoren. Maiatzaren 6an egin zioten ebakuntza bat, giltzurrunetan arazoak zituela eta. Maiatzaren 28an atera zen ospitaletik, baina ekainaren 1ean artatu zuten berriro ere, ondoezik zegoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.