Jendeak ezer ez entzuteko beldurra zuen Cabasesek

2012ko uztailaren 6a
13:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

"Zoragarria izan da", adierazi du Iñaki Cabases NaBaiko zinegotziak txupinazoa bota ondotik. "Pentsatzen nuen inork ez zuela ezer entzungo, baina denek erantzun didate 'gora'-eta esan dudanean". Hemendik aurrera "beste bat" izango dela esan du.

Gaizki pasatzen ari den jendea gogoan izateko eskatu du: "Ea denok ere festa eta elkartasuna uztartzen asmatzen dugun. Jende asko ari da gorriak pasatzen, eta ni haiekin gogoratzen naiz bereziki".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA