Asteazkenean egin bezala, gaur arratsaldean ere manifestazioa egin dute ehunka lagunek Donostiako erdialdeko kaleetatik, dinamikaren topagune bilakatu den Gipuzkoa plazan amaituz. Bertan egin dute batzarra, Ertzaintzaren begiradapean.
Manifestazioak berriro plaza bete du
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 2
Foru Aldundiaren aurrean amaituz#EzGoazEtxera#GipuzkoaPlazarapic.twitter.com/3RzmRhBhpG
Erraustegiaren aurkako kanpalekuko kideak Gipuzkoa plazara itzuli ziren atzo iluntzean, gaua bertan pasatzeko asmoz. Gaur goizean, ordea, sare sozialetan abisua eman dute bertan dela Ertzaintza kanpalekua bigarrenez husteko asmoz.
Ertzaintza @GipuzkoaZutik-en agertu da desalojatzeko asmoarekin. Herritarrak bitartean oihala astintzen dabiltza pic.twitter.com/dI2ScoTvSW
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko ekainak 2
Batzarra egin ostean, segurtasun indarrei era baketsuan aurre egitea ebatzi dute kanpalekukoek.
Gazteak lurrean eseri dira. Ertzaintza ugari plaza inguratzen bitartean #GipuzkoaPlazarapic.twitter.com/f2FIFoFKB2
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko ekainak 2
Protestan ari direnak banaka ateratzen hasi da Ertzaintza, eserita daudenek "ustelak kanpora" eta "errausketarik ez" oihukatzen duten bitartean. Zenbait iturrik zabaldu dutenez, protestan ari direnak identifikatu dituzte segurtasun indarrek, eta haietako bi eraman egin dituzte. Erraustegiaren aurkako mugimendua "kriminalizatu" nahi izatea egotzi die Gipuzkoa Zutik-ek agintariei. Gipuzkoa Zutik-ek salatu duenez, "erresistentzia egitea" egotzita atxilotu egin dituzte identifikatutako bi herritarrak. Segurtasun indarren jokabidea salatu dute mugimenduko kideek: "Ez dugu ulertzen zertara etorri den Ertzaintza. Izutu egin nahi gaituzte". Bitartean, arratsaldeko ekintzei eustea erabaki dute batzarrean.
#GipuzkoaZutik Musika jarri dute Gipuzkoa plazan. Arratsean pintxopotearekin bat egiteko asmoz segitzen dute @berriapic.twitter.com/9j3RwBIzjp
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) 2016(e)ko ekainak 2
Gipuzkoa Zutik-ek salatu egin ditu atxiloketak, eta gogorarazi dute kalea "denona" dela, eta ez udaletxearena edo aldundiarena. "Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko. Bizitzaren aldeko mugimendua gara, eta bizitza ezin da hustu". Astebururako, berriz, kanpaldiaren gunera gerturatzeko deia egin diete herritarrei. "Denen esku dago proiektu hiltzaile hau gelditzea". "Atxilotuak askatau" oihuekin amaitu dute agerraldia.