Atxiloketa

Jesus Gibert enpresaburuaren etxea miatu dute Donostian, 'iraultza zerga' ordaindu izan duelakoan

Garzonek agindu du operazioa. Gibert 1983an bahitu egin zuten Komando Autonomo Antikapitalistek.

2008ko uztailaren 2a
21:02
Entzun
ETAren iraultza zerga ordaindu izan duelakoan beste enpresari baten etxea miatu du gaur Guardia Zibilak: Jesus Gibert-ena, Donostian. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du operazioa, baina ez du Gibert atxilotzeko agindurik eman.

Atzo, arrazoi bera leporatuta, Bilbon Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako zuzendaritza kontseiluko burua atzeman zuen Guardia Zibilak, eta ordu batzuetara aske utzi zuten, miaketak bukatu ostean. Ekainaren 12an, berriz, Maribel eta Blanca Rosa Bruño Azpirotz ahizpak atxilotu zituen Orion (Gipuzkoa), eta Garzonek kartzelara bidali zituen hurrengo egunean.

Gibertek 81 urte ditu, eta Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen. 1983ko martxoan bahitu egin zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, herri hartan bertan; Marcial Uzin Azpeitiko enpresako kudeatzailea zen orduan, eta hamazazpi egunera aske utzi zuten.

Auzitegi Nazionaleko iturriek esan dute balitekeela Garzonek hurrengo egunetan deklaratzera deitzea Gibert eta Jainaga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.