Hona hemen, Jesusen Lagundiak kaleratutako oharra, hitzez hitz:
"JESUSEN LAGUNDI-LOYOLAKO PROBINTZIAREN KOMUNIKATUA
EGUNKARIA auzian sarturik dauden zortzi pertsonen prozesuaren autoan agertu diren albisteak direla eta, Jesusen Lagundiaren Loiola probintziak (Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziak gehi Nafarroa) ziurtasun osoa adierazten du, auzi honen barruan aurkitzen den, Txema Auzmendi, jesulagun-kideak, ez duela izan eta gaur ere ez duela inolako loturarik, ez zuzenena ez zeharka, ETA erakundearekin. Bera, bere jarrera eta jokaera publikoan nabarmen agertu baita borroka armatuaren aurka eta bakearen alde lana sendo egin du.
EGUNKARIAren administrazio kontseiluko kide izateakeuskararen erabilera komunikabideetan sustatu eta normalizatzea beste helbururik ez du izan. Eta horretan, euskarak, gure hizkuntza ofizial izanik, gure gizartean merezi duen lekua eta garrantzia izan dezan egiten diren ahaleginak lagundu egiten ditu Jesusen Lagundiak.
Justizia epaitegiek gure jesulagun-kidearen errugabetasuna baieztatuko duela espero dugu eta bere aurka egindako salaketa larriek kendutako ospea itzuliko diotela. Halaber, epaiketak argituko duela espero dugu, egunkari horren aurka hartutako neurriak, hau da egunerekoaren ixtea eta bere zuzendaritza osoaren auzipetzeak, arrazoirik zuen ala ez.
Joan Mari Arregi Etxeberria
Probintzi-buru."
'egunkaria auzia'