Orain, Roberto Jimenezek dio Nafarroako kontuen egoera kezkagarria dela. UPNk eta PSNk bide orri moduko bat hitzartu zuten, gobernu krisia neurri batean konpondu eta normaltasun itxura emateko iritzi publikoaren aurrean. Hitzarmenean, ekonomiaren eta kontu publikoen egoera zein den zehatz-mehatz jakitea eskatzen zuen PSNk. Jimenezek dio datuak jakin ahala finantzen egoera «kezkagarriagoa» dela. Haren hitzetan, hainbat departamentuk «egiturazko defizita» dute, eta egoera hori kosta ahala kosta eragotzi da orain arte, baina «uneotan ezin zaio izkin egin». Haren ustez, egiturazko neurriak hartu behar dira.
Buruzagi sozialistaren arabera, egoera hori konpontzeko aukera guztiak «mahai gainean» daude. UPNk dio 132 milioi euro murriztu behar direla orain, eta PSN prest azaldu da «132 milioi edo delako zifra» doitzeko. «Dena den, Ogasun kontseilariak esan du 132 milioi direla, ez PSNk». Uste du akordio bat egingo dutela ahalik eta azkarrena.
Yolanda Barcinak «oso positibotzat» jo du PSNk aitortzea egiturazko neurriak hartu behar direla, eta, horregatik, uste du aurrerapauso bat izan dela aurreko astearekin alderatuta. «Jimenez jaunak, duela astebete pasatxo, diru sarreren datuak ematean, ontzat jo zuen gastu batzuk blokeatzea; gero, hori zalantzan jarri zen, eta orain ondo dago PSNk aitortzea neurriak behar direla».
Jimenezek dio datuak jakin ahala okerragoa dela Nafarroako kontuen egoera
Barcinak «oso positibotzat» jo du PSNk egiturazko neurrien beharra dagoela aitortu izana bi aste geroago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu