Jimenezek ez du asmorik hauteskundeak aurrera ditzatela eskatzeko

PSNko buruak PSOEko Batzorde Federalaren babesa jaso du berriro, eta «oposizio sendoa egiteko» eskatu dio

Erredakzioa
2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Roberto Jimenezek, PSNko idazkari nagusiak eta duela gutxi arte Nafarroako lehendakariorde izandakoak, ez du Nafarroan hauteskundeak aurreratzeko eskatzeko eta bultzatzeko asmorik, herenegun gauean Madrilen argi utzi zuenez. Ez behintzat «oraingoz». Uneotan «oposizio sendoa» egiteko asmoa dute sozialista nafarrek, Jimenezek azaldutakoaren arabera.

PSOEren Batzorde Federalaren babesa jaso zuen herenegun Jimenezek, eta Alfredo Perez Rubalcaba sozialisten idazkari nagusiak «oposizio sendoa» egiteko eskatu zion. Rubalcabak ere «oraingoz» ez du nahi Nafarroan hauteskundeak aurreratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.