Ia lau ordu behar izan ditu Joan Horrach katalanak helmuga zeharkatzeko. Illes Balearseko txirrindulariak ezustean harrapatu ditu azken txanpan harekin ihesean zihoazenak, eta erraz garaitu du. 171 kilometro izan ditu 20. etapak, Livornotik Sestri Levantera.
CSCko Ivan Bassok jarraitzen du lider. Gaur Horrach iritsi eta zazpi minutura iritsi da helmugara pelotoiarekin batera.
Txirrindularitza