Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren ohorezko euskaltzain izendatu dituzte
DONOSTIA. Euskaltzaindiak osoko bilkura egin zuen joan den astean Donostian, eta erabaki zuen bi euskaltzain oso emeritu izendatzea: Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren. 75 urte gainditu dituzten euskaltzain osoak izendatzen dituzte emeritu. Aldaketa horrekin, hutsik geratu dira bi aulki, eta betetzeko prozesua hasiko dute. Euskaltzaindiak azaldu duenez, hurrengo bi bilkuretan aurkeztu ahalko dituzte hautagaiak —hiru euskaltzain osok aurkeztu behar dute bakoitza—, eta otsailean egingo dute bozketa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu