Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, Joana Nuñez eta Gorka Lazkano presoak libre gelditu dira; atzo eta gaur, hurrenez hurren.
Nuñez (Bilbo) Frantziako Estatutik "espultsatua" izan eta gero geratu zen aske atzo. Goizean espetxetik atera eta helikopteroz aerodromo batera eraman zuten Frantziako poliziek. Mugaldeko poliziek Portbouko mugan utzi ondoren, Espainiako Poliziak "erretenitua" izan zuen une batez. "Nuñez identifikatu egin zuten eta, zituen dokumentu guztien kopiak egin ondoren, libre utzi zuten", esan du Askatasunak. Senideak zain zituen Nuñezek, eta handik Euskal Herrira etorri zen.
Askatasunak "beste behin ere" Frantziako Gobernuaren jarrera salatu du, "tortura eguneroko jardun duten polizien esku uzten dituelako euskal herritarrak".
Nuñez 2002ko abenduaren 19an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Arcachonen, ETAko kidea zelakoan, eta ordutik Fleury, Fresnes eta Joux La Villeko espetxeetan izan da preso.
Gorka Lazkano (Orereta, Gipuzkoa) gaur gelditu da aske. 1999ko martxoan atxilotu zuten, beste hainbat euskal herritarrarekin batera, Espainiko Poliziak ETAren kontra egindako sarekadan. Espetxeratu eta urte hartako udazkenera arte egon zen preso, epaiketararen zain behin-behinean aske gelditu ondoren. 2001eko Gabonetan sartu zuten berriz ere espetxean, sei urteko kartzela zigorra betetzeko, epaiketan ETAri laguntzeagatik zigortu baitzuten.
Bere herritik Topasera autobusez joan dira gaur, lehenengo harrera egin asmoz. Arratsalde partean Oreretan egingo diote harrera, Xenpelarren. Herritarren ongietorria, berriz, hilaren 20an egingo diote.
Besterik gabe gure ongi etorria eskaini nahi diogu Joanari.
Euskal presoak
Joana Nuñez eta Gorka Lazkano presoak aske utzi dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu