ZALDIBAR. Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko hondamendia gertatu eta hamairu hilabetera, dozenaka herritar elkartu ziren, atzo, Zaldibar Argitu plataformak antolatutako mobilizazioan. Martxak antolatu zituzten Eibartik, Ermutik eta Elgetatik abiatuta Eitzaga auzora —han dago Verterren zabortegia, luizian desagertu ziren Joaquín Beltran eta Alberto Sololuze beharginak oroitu, eta erantzukizunak eskatzeko. Salatu zuten urte bat baino gehiago daramatela «erantzunik gabe».
Sei hileko bilaketa lanen ondoren, abuztuan agertu ziren Sololuzeren gorpuzkiak; Beltranen arrastorik ez dute aurkitu oraindik: «Zabor uholdeak Joaquin eta Alberto irentsi zituen, eta bete ezin den hutsunea sortu. Urte eta hilabeteren ostean, Joaquinek, zabortegian, zabor azpian dago oraindik».