Atxiloketak

Jokin Gorostidi eta Juanjo Arruti aske dira, 18.000na eurotako bermea ordainduta

Espainiako Poliziak herenegun atxilotutako Jokin Gorostidi eta Juanjo Arruti arratsaldeko 17:00etan geratu dira aske, bietako bakoitzak 18.000 euroko bermea ordaindu ostean. Talde terroristako partaide izatea, estortsioa egitea eta talde terroristari dirua helaraztea egotzi die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Gaur arte inkomunikatuta egon diren arren, Garzonen aurrean konfiantzazko abokatuarekin deklaratzeko aukera izan dute. Espainiako Poliziak eman dien tratua, berriz, "zuzena" izan dela agertu dute. Nolanahi ere, astean behin Poliziaren aurkeztu beharko dute beren burua, eta, gainera, debekatu egin diete Espainiako Estatutik kanpo ateratzea.

2003ko abenduaren 18a
20:55
Entzun
Gorostidi HBko mahaikide ohia Deban (Gipuzkoa) atxilotu zuten, bere emazte Itziar Aizpuruarekin paseatzen ari zela, eta Arruti, errefuxiatu izandakoa, Logroñon atxilotu zuten. Aizpuruak kezka agertu du bere senarraren osasunaz, oso gaixotasun larria baitauka. Hain zuzen, kezka hori agertu eta Gorostidiren askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo Deban, 70 lagun inguruk. Prentsa ohar baten bitartez, EAE-ANVk ere salatu ditu atxiloketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.