Irudia.Atarrabia

JOLASTOKIA, JANTOKI INPROBISATUA

2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atarrabiako Atargi ikastetxeko umeek jolastokian bazkaldu zuten atzo. Idoskia gurasoen elkarteak modu horretan salatu nahi izan zuen ikastetxeko jantokia oso txikia dela. Izan ere, 581 ikaslek bazkaltzen dute bertan, eta 150 metro koadro ditu jantokiak. Hortaz, hiru taldetan banatu behar dituzte umeak. Gurasoek kritikatu dutenez, egoera horrek «osasun arazoak» sor ditzake, «elikatzeko ohitura txarrak» hartzen dituztelako. AtarrabiakoUdalak elkartasuna adierazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.