Euskal presoak

Jon Agirre Agiriano, 28 urtean preso

67 urteko aramaioarrak gaixotasun larria dauka eta duela hiru urtetik behar zuen aske. "Espainiako espetxe politikaren ankerkeria ugari bizi izan du", dio AAMk.

2009ko maiatzaren 11
16:23
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gaur bete ditu Jon Agirre Agirianok (Aramaio, Araba; 1942) 28 urte preso. 1981eko maiatzaren 11n atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETArekin zerikusia zuelakoan, eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) dioenez, "urte hauetan guztietan Espainiako espetxe politikaren ankerkeria ugari bizi izan du". Besteak beste, Carabanchel, Puerto I, Alcala, Valdemoro, Tenerife, Huelva, Malaga edo Logroñoko Espainiako kartzelatan eduki izan dute. Gaur egun Langraizkoan (Araba) daukate preso.

Agirre Agirianok, "urteok espetxean ematearen ondorioz, gaixotasun larria" duela dio AAMk. 2006an bete zuen espetxe zigorra baina, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiz, denera 30 urte egin beharko ditu kartzelan. Auzitegiek maiz ukatu dute haren askatasun eskaera.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA